![]() |
|
|
|
FIPV Organigrama FIPVa, (Euskal Pilotaren Nazioarteko
Federazioa) ondoko organoek ordezkatu, zuzendu eta kudeatzen dute:
Batzar Nagusia: Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren gobernu organo gorena da, eta bi urtean behin batuko da, ohiko bileran. Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzari afiliatutako entitate guztiek, bai erabat afiliatutakoek bai behin-behiko afiliatutakoek, izanen dute ordezkaritza batzar nagusian, bere federakuntzak behar bezala kreditutako bi delegaturen bidez. Dena den, erabat afiliatutakoek soilik izanen dute bozkatzeko eskubidea. Zuzendaritza Batzordea: Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzako lehendakariak, Zuzendaritza Batzordeko lehendakaria izanen denak, lehen lehendakariordeak, hiru lehendakariordek, diruzainak, idazkari nagusiak eta bost eta hamar arteko kidek osatuko dute. Urtean behin batuko da, ohiko bileran, eta batzar nagusiaren aurreko saioan ere. Batzorde Exekutiboa: Zuzendaritza Batzordeko lehendakariak, lehen lehendakariordeak, idazkari nagusiak, diruzainak eta lehendakariak Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideen artean hautatutako kideek osatuko dute. Batzordeak: Hainbat lan batzorde egonen dira Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak dituen helburu eta eginkizunak ahalik eta onenen gauzatzeko. Batzordeak banaka zein taldeka aritu ahalko dira, aholkularitza teknikoa emanen dute eta Batzorde Exekutiboak onetsi ahalko ditu eurek hartutako akordioak.
Batzorde Executiboa D. Boutineau (Presidentea) J. García Angulo (1. Presidenteordea) J. Arbeloa (Presidenteordea) JB. Dunat (Idazkari Nagusia) Á. Arraiza (Diruzaina) A. Aramendia R. Araujo R. Dufourg M. Ruiz de Larramendi Zuzendaritza Batzordea Ohorezko Presidentea: J. Fernández Iriondo (Espainia) D. Boutineau (Frantzia) (Presidentea) J.García Angulo (Espainia) (1. Presidenteordea) J. Arbeloa (Espainia) (Presidenteordea) M. Filipeli (Uruguai) (Presidenteordea) P. Hernández (Kuba) (Presidenteordea) C. Speroni (Argentina) (Presidenteordea) JB. Dunat (Frantzia) (Idazkari Nagusia) Á. Arraiza (Espainia) (Diruzaina) A. Aramendia (Espainia) R. Araujo (Espainia) R. Dufourg (Frantzia) M. Ruiz de Larramendi (Espainia) J. Oyarzábal (Filipinak) M. Picallo (Txile) Laguntzaileak: G. Laporte (Frantzia) (Medikuntza) X. Cazaubon (Frantzia) (Presidenteko ordezkaria Latinoamerikan)
Batzordeak Kirol, pedagogi eta epaile batzordea. Diziplina (kirol eta dopin), juridikoa eta erregelamenduzkoa batzordea. Instalazio eta materialen batzordea. Sustapen, elkarlan eta laguntza batzordea. Medikuntza eta antidopin batzordea. Promozioa batzordea. Kirol profesionalaren batzordea.
|
|||||||||||||||
© FIPV |
Harremanetarako: info@fipv.net |