IdatziAyudaWeb orriko map

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza

  Federakuntza

Historia

 
Jokoa
Berriak Txapelketak eta Ekitaldiak Denda Multimedia Medikuntza Bibliografia eta loturak

 

Intranet

 

Euskal pilotarean sorrera

Pilota Euskal Herrian sortu zen?

Munduko historian barrena, zibilizazio askok izan dituzte pilota jokoak, ez joko bakarra, aunitz baizik. Gauza mugikor biribila sortzeko asmoz, hainbat eta hainbat gai erabili dira: landareetatik ateratako materialak, denetariko hari eta zapiak, larrua, latexa.... eta, hara, labore pikorrez beteriko pilota ere erabili izan da jokoan. Buruz-buruzko lehiak izaten ziren, hau da, bata bestearen aurka, eta behar bezala mugatutako zelai edo belar-soroetan aritzen ziren; jokoa denbora pasa zen eta elkarren arteko tema ere, erronka. Ikus dezagun bestela gure haurren jokoa.

Beraz, pilota aldi eta alde orotako jokoa da; baina pilotan aritzeko araurik landuenak Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean edota Mendebaldeko Europan ezarri zituzten. Lehenagoko pilota joko zahar horien artean Jeu de Paume, danbolin jokoa eta bahe-jokoa ditugu, oraindik ere bizirik, eta, esan daiteke euskal pilota eta tenisa joko haietatik datozela.

Erromatarrek pila deritzon jokoa eraman zuten gaur egun Frantziak hartzen duen lurraldera. Mendeak joan, mendeak etorri, joko hura garatzearen ondorioz, jeu de paume sortu zen. Joko hori zelai eta herrietako plazetan egiten zuten eta paume (esku-ahurra) izenari eutsi zion, nahiz eta pixkana-pixkana hainbat lanabes erabili pilota jotzeko... Horrela, burgesek eta nobleek eskularruak eta erraketak erabili zituzten.

Ahozko tradizioak balio handiko lekukotasunak utzi dizkigu, baina are argiago dira Garruzen eta Bankan (Nafarroa Beherea) aurkitutako bi hilarriak, 1629 eta 1784koak hurrenez hurren. Euskaldunen hileta errituetan ikusi da nola grabatuak egiten zituzten hilarrietan, ohitura erdi jentila erdi kristaua zen hura, baina horrek begi bistako froga dakar, hots, pilotariek omen handia zuten gure gizartean.

Beraz, pilota joko unibertsala da: euskaldunek, beste arlo batzuetan egin duten bezala, jakin izan dute gordetzen beste zibilizazio batzuen ekarpena. Euskaldunek jokoa beren ezaugarrietara moldatu, aldaketa ugari egin eta modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituzte pilotan aritzeko. Gida honetan zehar, saiatuko gara joko honen nondik norakoak azaltzen, eta, gaur egun, joko horri euskal pilota esaten zaio, jakina.

 

“Pelota Vasca” liburutik hartua. Egileak: Pierre Sabalo eta M.Bringas.

 

Greziatik mundu zabalera >>

© FIPV

Harremanetarako: info@fipv.net