Bilatzailea
-n zaude: Tresnak

Historia

Historia

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren Fundazio 1929ko maiatzaren 19an Akta sinatu zen Buenos Airesen (Argentinan), Jean Ibarnegarayren (Frantziako Euskal Pilota Federazioa) ekimenez, eta, Espainiako Euskal Pilota Konfederakuntza eta Argentinako Pilota Federazioaren laguntzarekin bat.

FIPVaren estatutuak 1930eko martxoaren 2an sinatu ziren Ezpeletan (Frantzia).

II. Mundu-gerra eta Espainiako Gerrate Zibilaren eraginez, oso jarduketa eskasa izan zuen 1945. urtera arte. Orduan, lan zehatza egiten hasi zen espezialitate ofizialak finkatu, jokoak eta jokalekuak arautu, eta, materiala bateratzeko, herrialde kideak aintzat hartuta. Zeregin garrantzitsuenetariko bat Munduko Txapelketak antolatzea izan zen.

Bere egoitza Espainian finkatu da betidanik: 1978. urtera arte Madrilen, 1978tik 1992ra bitarte Donostian, eta, 1992tik 2003ra bitarte Irungo Urdanibia Jauregian (Gipuzkoan). 2003ko ekainaren 1ean egoitza Iruñean, Mendillorriko Trinketean, ezarri zuten behin-behinekoz.

Hona hemen izan dituen Presidenteak:

  • Jean Ybarnegaray, Sortzailea, 1929an
  • Manuel Balet Crous, 1946tik – 1954ra
  • Carmelo Balda Galarraga, 1954tik – 1969ra
  • Javier Gil de Biedma, 1970etik – 1978ra
  • Jesús Fernández Iriondo, 1978tik – 1994ra
  • Enrique Gaytán de Ayala, 1994tik – 2002ra
  • Dominique Boutineau, 2002an

2007ko apirilaren 11n, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza egora berri eta behin betikora joan zen: Bernardino Tirapu kalea (Iruña).

Agenda
Twitter

Intranet

bloga

Laguntzaileak

EPNF Euskal Pilota kirolaren gaietan agintari eskudun bakarra da nazioarte mailan

Intranetera sarbideaX

Intranetera sarbidea