Modalitateak
Modalidades oficiales de pelota
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioarentzat, Modalitatea jokalekua da, eta, Espezialitatea, aldiz, jokalekuan jokatzen dena.
Badira 4 modalitate: Trinketa, 30 metroko pilotalekua, 36 metroko pilotalekua eta 54 metroko pilotalekua. Modalitate horien barnean, FIPVak 14 espezialitate ofizial bereizten ditu. Horietako bitan emakumeek parte hartzen dute.
- Trinketean espezialitate hauek egiten dira: paletan gomazko pilotarekin (gizonak nahiz emakumeak), paleta larruzko pilotarekin, eskuz (banaka eta bikoteka) eta xare.
- 36 metroko pilotalekuan pala motza egiten da (pilotaleku motza edo ezker-pareta ere deitzen zaio), paleta larruzko pilotarekin eta eskupilota (banaka eta bikoteka)
- 30 metroko pilotalekuan, frontenis egiten da (emakumeak nahiz gizonak) eta paleta gomazko pilotarekin.
- 54 metroko pilotalekuan (pilotaleku luzea edo Jai Alai ere deitua) zesta-punta egiten da.